Codigo taldeak eta lagunek kontzertua emango dute Gaztetxean

0
2489

Talde kataluniarraren lehen diskoa 1983koa da, Quimi Portet eta Manolo Garcíak produzitutakoa. Taldeak punk-rocka jorratzen du, eta hala egingo du ere Arrasateko emanaldian aurtengo uztailaren 3an.

Argazkia: CN.

Punk-rock taldea 2011. urtean ere Arrasateko Gaztetxean aritu zen, orduan Keltoi! galiziarrekin eta Never Surrender arrasatearrekin.

Aurtengo kontzertua, berriz, uztailaren 3an izango da, osteguna, eta gaueko 22:00etatik aurrera, sarrera 5 eurotan.

Taldeak iragarri du sarreren “salmentarako gune fisiko bat jarriko dugula, eta kanpokoentzat email bat ipiniko dugu sarrerak kudeatzeko, portzierto, sarrera oso gutxi dira! Besteak takillara bideratuko dira”.

Codigo Neurotico ez da oholtzan bakarrik izango, lagunekin batera eskainiko baitu kontzertua, eta “kontzertu oso berezia izango dela” iradoki du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen