Cock Sparrer-ek kontzertua eskaini du publikoaren gozamenerako

0
1332

Talde ingelesak, 1972an sortua, “Take ‘em all” bezalako abesti ezagunak eskaini ditu, Monterrongo gunea beteta zegoela.

Aurtengo Mondra&Rolleko kartelburuak zuzenekoa eman du bart, ikus-entzuleek Monterrongo harmailen ingurua beteta.

Colin McFaull buru, abesti ezagunak eskaini ditu, besteak beste “Here we stand”, “Where are they now”, “England belongs to me” eta “Take ‘em all”.

Kontzertuko une umoretsuenetako bat gertatu da publikotik abeslariari bularretako bat bota diotenean, eta abeslariak bere buruaren gainean jarri duenean.

Publikoak orokorrean gozatu ederra hartu du, eta ikus-entzule batzuek ‘body surfing’ edota ‘crowd surfing’ delakoa praktikatu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen