Sarrera guztiak agortu dira, eta pop taldeak emanaldi bat egin du Amaia Antzokiaren kanpoaldean. Rock taldeak ere publikoaren txalo beroak jaso ditu.
Kaleko argazkia: Arrasateko herritar bat.

Ekitaldiaren antolakuntzan Arrasateko Gazte Txokoak, Udaleko Kultura Saila, Laidyred eta Aldundiak jardun dute, Gipuzkoan Gazte Tour ekimenaren baitan.


Sarrera guztiak agortu egin ziren, eta tamalez hainbat ikus-entule ezin izan ziren Amaiara sartu. Bulegok, baina, emanaldi bat eskaini zuen kalean bertan, Amaiaren kanpoaldean.

Bergara-Antzuolako Lemak taldeak rock estiloko kontzertua eman zuen, eta publikoaren txalo beroak lortu zituen. Azkoitiko pop taldeak ere gauza bera lortu zuen, eta ikus-entzuleek oro har oso ondo pasa zuten.





Lotsagarria izan da Amai antzokiko kudeaketa, sarrerak agortu zirela esan zutenean jente guztia joan egin zen, hortik eta minutu batzuetara berriro atera zituzten sarrerak eta bertan zeuden pertsonei eman zizkieten, ilaran atzean zeudenei.
Eta joan ginen guztiak sarrera gabe geratu ginen, injustua.
Bai, bertan nengoela ,”Herritarra” dioen moduan, dohan banatzen ziren sarrerak agortu ta gutxira, sarrera batzuk bueltatu ziran takillara, jaso zituztenak soberan zituztelako. Orduan bertoko langilea, eta nire ustez behar dan moduan jokatuta, sarrera bat lortzeko “mirari” bat itxaroten geratu ziren artien (nire alabatxoa tartian) banatu zituen. Ondo jokatu zutelakoan nago.