Bluesa ere dantzatzen da! [Testua: Ibai-Arte]

0
801

Argazkia: Arrasate Blues.

Azken berrikuntzak izan nahi ditugu beti, Arrasate Blues oso bizi bat izateko.

Hori dela eta, aurten, uztailaren 15ean, larunbata, blues dance klase gidatu bat izango dugu, maila guztietarako egokitua, edozein pertsona parte hartzera animatu eta dantzaz gozatzeko.

Ikastarorako, blues-dantzarako dagoen eskola bakarra izango dugu gurekin.

Dancers taldearen izena Lazy Blues da eta klaseak Rosa eta Txusek emango dituzte. Euskadin eta penintsularen iparraldean Blues Dance klaseak ematen bakarrak eta aitzindariak dira. Eta batez ere, Arrasate Bluesera urtero datorren talde bat da eta beraien dantzak ikusiz gozatu ahal izan dugu beti. Orain, Arrasatearrok eta gerturatzen zareten orok, dantza egiten ikasteko eta blues eta dantza-egun handi bat pasatzeko aukera dugu.

Dantza egin nahi duen edonork 11.30etan Portaloian agertu behar du, eta han dena prest egongo da klasea jasotzeko.

Oso ohituta daude 0 mailatik klaseak ematera, adin guztietako jendeari gainera. Arrasatear eta bisitari orori animatzen dizuegu klase hauetan parte hartu eta primeran pasatzera!

Bluesa ere dantzatzen da!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen