Bihartik aurrera eskuragarri izango dira jaietako 3.000 zapiak

0
2028

Urtero bezala, jaietarako egin ohi diren zapiak ekoiztu ditu Arrasateko Udalak. Zapiaren diseinua aurtengo jaietako kartelarekin egin da, eta AEDk antolatutako lehiaketaren leloarekin: “San Juanak su, euskaraz gu!”

Tabernetan salgai

Sanjuanetako zapi moreak bihartik aurrera egongo dira salgai herriko hainbat tabernatan. 2 euro ordaindu beharko da zapi bakoitzagatik, eta honako tabernetan egongo dira eskuragarri:

  • Monte
  • Kajoi
  • Taupa
  • Hoba
  • Osorik
  • Basati

Herriko gazteek, zapia opari

Larunbatean egingo diren Gazte Olinpiadetan edota asteleheneko Txosna Batzordeak antolatutako herri bazkarian parte hartuko duten gazteek, zapi bana jasoko dute opari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen