Betrayer eta Dribling beteranoek partidua jokatu dute Zaldibarren

0
1499

Bi talde hauek izan ziren Zaldibarko Futbito Txapelketaren azken irabazleak. Baita lehiaketa ‘mitikoko’ azken finaleko bi taldeak ere.

Gaur berriro elkartu dira futbitoaren gunean, eta lagunarteko partidua jokatu dute. Lagunartekoa bai baina “zirraragarria eta bizia” bertatik azaldu bezala.

Azken emaitza 9 eta 7koa izan da Driblingen alde, eta talde horretako David Mansok garaikurra jaso du.

Eguerdi partean elkarrekin bazkaltzera joan dira, eta gerokoak gero! Kirol esparrura itzulita, eta etorkizuneri begira “ziur errepikatuko dugula”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen