Bertako Produktuen Azoka loratu da, eta zenbait elkarte ere izan dira

0
1166

Maiatza izanik, Lora eta ortuko landareen azokak bere lekua du, eta hortaz gainera, Amerika elkartea, Kilometroak, Kaonbik… ere postua jarri dute.

Goiz partean lorategiak eta baratze bertikalak egiteko tailerra egin da, Udalatx mintegiaren eskutik. Gainera, erosketa tikearekin landarak (perexila, piper txikiak, albahaka eta tomatea) banatu zaizkie erosleei.

Hileko saskiaren zozketa ez da falta izan, eta ohiko postuez gain (eskaintza zabala plazaratuz) zenbait elkartek euren produktuak salgai jarri dituzte:

Kilometroak jaiaren materiala, Amerika elkarteak bertan sukaldatutako jakiak, katuen aldeko Kaonbi elkartearen materiala, etab.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen