Bedoñaren lagunek jaiak ospatuko dituzte, tartean Thierry Biscaryk (Kalakan)

0
1054

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Bedoñako Batzordea.

Bertako Batzordeak antolatuta, adin ezberdinendako ekitaldiak izango dira ostiral honetatik, abenduaren 6tik, abenduaren 8ra bitarte. Hona hemen egitaraua bere osotasunean:

Abenduak 6, ostirala

18:00etan, Suziri eta kanpai doinuz jaiei hasiera emango zaie.
18:00-19:00 Gaztetxoendako jolas erraldoiak, Txatxilipurdiren eskutik.
19:30ean, Loramendi Elkartean, patata tortilla eta postre lehiaketa.
Ondoren, aurkeztutako gutizien dastaketa eta sari banaketa.

Abenduak 7, larunbata:

11:00etan, Aparkalekutik abiatu eta lagunarteko Larraigainera igoera.
Gailurrean, diploma eta opari banaketa. Amaitzeko talde argazkia.
14:00etan, Auzo bazkaria Loramendi Elkartean, Bedoñako erretiratu eta nagusiak omenduz.
16:30-18:30 Gaztetxoendako jolas tradizional dibertigarriak, aparkalekuko karpan, Txatxilipurdiren eskutik.
18:30ean, ondoren, auzo-etxean txokolate goxo dastaketa.
18:00etan, Loramendi Elkartean mus eta briska txapelketa. Txapelketetan parte hartzeko, bietatik bat auzotarra izatea edota Loramendi Elkarteko bazkidea izatea behar-beharrezkoa izango da.

Abenduak 8, igandea

11:30-12:30 Kontzertua elizan, Thierry Biscaryren a capella emanaldia.
12:30eean, ondoren, Loramendi elkartean salda beroa eta auzoko ogi, gazta eta txorixo dastaketa.
Jarraian, Toka txapelketa bi txandatan: 16 urte artekoak eta nagusiak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen