Bakearen aldeko Oscarrak banatu dituzte inauterietako pregoian

0
1894

Inauterien desfilearen aurretik egiten den pregoian gerraren aurkako eta bakearen aldeko Oscar sariak banatu dituzte ondoko mezuarekin:

“Kaixo Mondrawood, eguerdion, ongi etorri denoi. Heldu dira berriz be inauteriak. Bistan da jendeak gogo haundixa zaukala festa hau ospatzeko. Goizian goiz ikusi dittugu gure kaleak kolorez beteta, jendea gero eta gehixau animatzen da eta horrek poz haundixa ematen dau”.

“Ba jakin, aurten Oscar sarien sarien zeremonia Arrasaten ospatzen dela eta horregatik pertsonai famatu asko ikusiko dituzue gure herrian zehar…”.

“Lennonen abestiak dioen bezela momentu batez iruditu, bururatu, imajinatu, mundua pakean, gerrarik gabe, inor zapaltzeko edo hiltzeko aukerarik gabe, goserik gabe, erlijiorik gabe, inperialismorik gabe, diru goserik gabe…”.

“Amets hutsa dirudi, baina askotan ametsak egi bihurtzen dira. Ea oraingoan gure amets hau betetzen den, ea lortzen dugun munduan denok aske eta pakean elkarrekin bizitzea”.

“Eta horregatik gaur bertatik hasita pasa dezagun egun hau, gozatu dezagun inauteriak, errespetuz eta berdintasunean”.

“Ba besterik ez, aurrera Arrasate… ondo ondo pasau eta behar dena gastau… Gora inauteriak, gora Arrasate, gora gu eta gutarrak… GORA”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen