‘Bailara’ Debagoieneko sektore anitzeko enpresa-taldea aurkeztu zuten

0
471

Argazkia: Bailara Elkartea

Duela astebete, Debagoieneko hamabost enpresa txiki batzen dituen Bailara Industrial Network elkartea aurkeztu zuten. Debagoienean kokatutako sektore anitzeko enpresa-taldea da, eta eskualdeko ehun sozial, ekonomikoa indartzeko, enpresa elkartuen irudia eta lehiakortasuna hobetzeko lan egiten dute.

Bailara Elkarteak bere helburuak eta jarduerak Debagoieneko enpresa, erakunde eta administrazio publiko guztientzat aurkeztu zuten aurreko astelehenean. Aurkezpen hori BAILARAk ISEA S.Coop-ekin elkarlanean antolatzen duen “Talentua, enpresa eta lurralde lehiakortasunaren aktibo estrategikoa” jardunaldiaren esparruan aurkeztu zuten.

Jardunaldiaren helburua, talentuak enpresa-lehiakortasunean duen eraginari buruz eta talentua garatzeko; erakartzeko eta atxikitzeko estrategia publiko-pribatuak hedatzeko beharrari buruz hausnartzea zen.

Jardunaldiaren aurkezpena  BAILARA Industrial Network ordezkarien eskutik. Antón Costas, Bartzelonako Unibertsitateko Politika Ekonomikoko katedraduna eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidenteak hitzaldia eman zuen. Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradun eta ISEA Fundazioko zuzendariak Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuriaren ondorioak aurkeztuko zituen. Amaitzeko, Maite Anaya eta Lierni Rabanete EPS -MUko ikertzaileek Debagoieneko enpresen gaitasun eta prestakuntza beharren analisiaren emaitzak aurkeztu zituzten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen