Bacon Maiden talde arrasatearrak zaleen gosea asetu du

0
1387

Iron Maideni tributu eginda, zuzenekoa eman du bart Irati topagunean, eta sorpresa batzuk izan dira bertan. Adibidez Xabier Fernandez ‘Purito’k taldearekin batera kantu bat abestu du. Zaleek gustura jarraitu dute kontzertua.

Irati tabernako topagunea musikazalez bete da bart, eta gunea txiki geratu da Bacon Maidenen zuzeneko berri bateaz gozatzeko.

Aitor (ahotsa), Iñigo (gitarra), Jon (gitarra), Borja (baxua) eta atzoko kontzertuan Alexek (bateria) zuzeneko bizia eman zuten, Iron Maideni tributu eginez.

Kontzertuak sorpresa batzuk izan zituen, eta adibidez Xabier Fernandez ‘Purito’k taldearekin kantu bat abestu du oholtza gainean. Publikoak gustura jarraitu du emanaldia eta txalo beroak eskaini ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen