Auto klasikoen topaketa bisitatu ahalko da igande honetan

0
1961

Goiena Classic Clubek antolatu du topaketa, eta bertan stand-ak, arropa, musika eta barra izango dira aukeran, baita crawler eta RC ibilgailuak ere.

Kartela: Antolakuntza / Argazkia: MB artxiboa.

Zazpigarren aldia prestatu du eskualdeko klubak, eta Arruena parkeko egitaraua goiz zein eguerdian ospatuko da:

  • 9:30ean eremura sarrera
  • 11:30ean ibilbidera abiatzea
  • 12:30ean eremura iritsiera
  • 13:30ean oparien zozketa
  • 14:00etan amaiera

Antolakuntzak ohartarazi du “sarrera esklusiboa” izango dela soilik “30 urte baino gehiago duten ibilgailuentzako”.

Halaber, “sarrera eta izen-ematea doakoak” izango dira, eta “plaza kopurua mugatua. Izena eman duten lehen 100 lagunentzako oparia”.

Antolakuntzak ere abisatu nahi du “onarpen-eskubidea gordetzen dugula zelaiko espazioagatik” eta “ordutegiak orientagarriak” direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen