Artola-Mariezkurrenak lehia irauli du; Uarkape Muruarekin, kantari eta solidario

0
1888

Binakako Txapelketan, Baikokoak 17 eta 4 galtzen ari ziren Altuna eta Arangurenen aurka, baina gai izan dira partidari buelta emateko (19 eta 22). Ander Muruak eta Aldabek ezin izan dute partidua irabazi, baina arrasatearrak zale fidelak dituela argi geratu da. Arrasateko frontoiak gozatu ederra hartu du Santamasetan, eta Palestinarekin solidario.

Jaialdiko lehenbiziko partiduan Egiguren V-Bikuña bikoak 22 eta 17 irabazi dio Larrazabal-Salaberri II.ari.

Nazio mailako Eskuz Binakako Txapelketan, Altuna-Aranguren eta Artola-Mariezkurrena II nor baino nor gehiago aritu dira.

Aspeko bikotea 17 eta 4 aurreratu da, Altuna nagusi izan baita aurreko koadroetan, eta Arangurenek biko urdinaren pilotakadei erantzun baitie.

Alabaina, inork gutxik espero zutena gertatu da: alegiarra eta berriozarra markagailua iraultzeko gai izan dira, eta azkenean 19-22 nagusitu dira.

Aipatzekoak dira partidaren erdian bi aktibistek kantxara jaitsi eta pankarta bat erakutsi dutela.

Hortaz gain, patidaren azken tantoaren hasieran, ikus-entzule ugarik palestinar ikurrak erakutsi dituzte, herri honen askatasunaren alde.

Jaialdiko hirugarren partidan, Ander Murua Txintxurreta ‘etxeko’ pilotaria lehiatu da.

Lehiaren hasieran bere atzelariak huts egin egin ditu eta horrek partidua neurri batean baldintzatu du.

Anderrek zaleen animoak, kantuak eta txaloak jaso ditu etengabean, eta Uarkapek bereziki bere tantoak ospatu ditu.

Azkenean Bakaikoa-Lizeaga bikoak 18 eta 11 irabazi du, baina Anderrek publikoaren berotasuna jaso du. Beste behin Uarkapek piloarekin zirrara egin du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen