Artola eta Zubizarretak indarrak neurtuko dituzte bihar Uarkapen

0
283

Bihar, arratsaldeko 20:00etan Artola eta Zubizarreta pilotariek buruz buruko partida jokatuko dute Uarkapen, lau eta erdiko San Fermin torneoko final-zortzirenetako kanporaketan. Irabazleak Urrutikoetxea edo Peña izango du aurkari hurrengo kanporaketan. Aurretik, Agirre /Albisu eta Laso / Aranguren arteko binakako partida jokatuko da.

Uarkape pilotalekuak 25. urteurrena ospatzen du eta horren baitan jokatzen da partida. Aurten, esku pilota partidak Santamas jaietan gain, San Juan jaietan ospatuko dira, eta hau berrikuntza bat da. Abenduaren 22an frontoian sortzen den giro antzekoa espero da

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen