Arrasateko Udalak auto elektriko bat jarri du langileen eskura

0
393

Arrasateko Udalak auto elektriko bat erosi du langileentzako. 2. eskukoa da eta ordeztuko du
Udaleko ibilgailu zahar bat. 5 aurrekontu eskatu dira herriko kontzesionarioetan. 12.640 euro
inbertitu ditu Udalak erosketan, BEZ gabe.

“Joera aldaketari helduz, Udalak ibilgailu tradizionalen ordez efizientzia eta energia aurreztea
kontuan hartzen dituzten beste ibilgailu batzuk erabiltzea erabaki du”, azaldu du Udaleko
Zerbitzu Sailak.


“Ibilgailuak dituen autonomia eta errekarga baldintzak udalaren zerbitzurako oso aproposak
dira” adierazi dute udal arduradunek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen