Txosna Batzordeak Sanjoanetako egitaraua ezagutzera eman du

0
1300

Kartela: Arrasateko Txosna Batzordea. Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Txosna Batzordeak San Joan jaietarako antolatu duen egitarauaren berri eman du. Ekainaren 23tik 26ra bitartean ekintza ugari izango dira txosnetan. Aurreko urteetan bezala txupinazoa botako dute. Aurten Arrasateko Bilgune Feminista izango da botatzeko arduraduna. Ondoren, tradizioari jarraituz, kintoek txopoa igoko dute.

Kontzertuei dagokienez, ekainaren 23an Kontralde, Larru Beltzak eta Youth Unites arituko dira txosnetan, eta 24an ASSATA eta Loreontzi Sound System. Hilaren 25ean Huntzak kontzertua emango du, agurtzeko biran, J. Martina eta La Furiarekin batera.

Txosna Batzordea Arrasateko ondoko entitateek osatzen dute: Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, Ttak! AED, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Koordinadora Sozialista eta Askapena. Batzordetik gogoratu dute “txosnagunea gune aske bat da, eta ez dela inolako erasorik onartuko.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen