Napoleon Se Descojona, Zakarrak, Discipulos de Don Pablo, Cirrosis, SS77 eta kontzertuak eman zituzten beste hainbat talde entzungai jarri ditu Sarean eta Kulturateko erakusketan ekimen arrasatearrak.
Argazkiak: Ez Donk Amaituk bilduak.
Los Pichones, Napoleon Se Descojona, Ultimo recurso, Zakarrak, Discipulos De Don Pablo, Malaña, Súbito rubor, Naska, RIP, Stress, Matrona impúdica, Puñetazo, Cirrosis, Pabellon negro, SS 77, Eskoria-tza, Diputación Coral, Heriotza, Doble Cero, Vioch_R eta Extorsión taldeen bana abesti entzun daitezke.
Honen berri Ez Donk Amaitu taldeko Iker Barandiaran kazetari arrasatearrak eman du, baita Argia aldizkariaren bitartez ere.
Abestiak entzungai eta taldeen argazkiak ikusgai daude bai propio sortutako bandcamp sareko perfilean, baita azaroaren 27ra arte Kulturateko ‘klaustroetako’ erakusketan ere.