Arrasate Musikalek bi kontzertu eskainiko ditu aste-bukaeran

0
417

Arrasate Musikalek bigarren hiru hilabete honi amaiera emateko bi emanaldi antolatu ditu. Martxoaren 26an, ostirala, 18:30ean Kulturaten ikasleen bigarren hiruhilabeteko kontzertua izango da .Bertan talde eta instrumentu desberdinak ikus-entzuteko aukera izango da. Jada kontzerturako gonbidapen guztiak agortuta daude.

Bestalde, martxoaren 27an larunbata , 12:00etan Musika eskolan Arrasate Musikaleko Folk taldeak emanalditxo bat eskainiko du. Musika eskolako edukiera  gaur egungo egoerarekin oso txikia, eta jada gonbidapenak agortuta daude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen