Musikaz girotutako 2 bazkarietarako sarrerak daude Arrasate Bluesen

0
1279

Aurten Ibai-Artetik, musikaz girotutako bi bazkari antolatu ditugu Arrasate Blues jaialdiaren baitan, uztailaren 15ean Uxarten (Udala auzoan) eta uztailaren 16an Mondragon Hotelean. Ibai-Artek blues-bazkarira joaten zaretenoi ingurunea errespetatzeko autobusa erabiltzeko eskatzen dizuegu.

Testua: Ibai-Arte.

Uztailaren 15ean, Blues Bazkaria Uxarten egingo dugu, Udala auzoan eta bertaratzeko doako autobus zerbitzua jarriko dugu bezeroen eskura Kontzeziñoko autobus geltokitik irtenda eguerdiko 13.00etatik aurrera.  Autobusa ordu erdiro egongo da, 13:00etan hasi eta 14:30ean amaituz, eta 17:00etan hasiko da jaisten.

Uxarteko menua ondorengoa izango da: Burrata entsalada tipula deshidratatuarekin eta fruitu lehorrekin, onddoen krep karraskariak eta entrekota patata frijituekin eta limoi-sorbetea cavan (urteko ardoa, ura eta ogia barne).

Ondoren, uztailaren 16an, blues bazkaria Hotel Mondragonen egingo dugu honako menuaz: Aukeratzeko 1.platerak: euskal gazpatxoa otarrainxka, arrautza egosi eta tipulinaren pikadarekin// otarrainxka eta foie entsalada kafe oliozpin eta fruitu lehorrekin//leka salteatuak bakailao-lauzekin, patata aparra eta oliba beltzen olioarekin//onddoen nahaskia. Aukeratzeko plater nagusiak: bakailao tako konfitatua kalabaza porrusalda keztatuarekin// hegaluze freskoaren hanburgesa, marmitako saltsa eta okin patata//entrekota pikillo konfitatu eta patata frijituekin//“carrasco” txerri iberiar masailen gisatua. Aukeratzeko postreak: jogurt krema ahabi marmeladarekin // gazta tarta// mojitozko sorbetea. (kafeak eta infusioak ardoak, ½ botila pertsona bakoitzeko ogia eta ura barne)

Bi menuak, zuzeneko musika girotuaz, 35€-tan (BEZ-barne) eskainiko dira. Eta gogoratu, Udalara igotzeko hartu autobusa!!

Animatu eta egin erreserba. Ez galdu aukera!

Informazio gehiago: https://arrasateblues.com/blues-bazkariak/

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen