Testua eta argazkiak: Ibai-Arte
Egun hauetan izan ditugun kontzertu guztien ondoren, Arrasate Bluesaren unerik intimoena dator.
Oraingo honetan, Arrasaten panorama nazionaleko bi harmonika-jole onenak izango ditugu, beraien konfiantzazko gitarra jotzaileekin: Mingo Balaguer handia eta Danny del Toro.
Lehenengo kontzertua Mingo Balaguerrena izango da, Pablos Sanparekin eta Marti Elias bateria-jotzailearekin batera. Hau uztailaren 24an izango da, asteazkena, 19.30etan, Herriko Plazan. Urte asko daramatzate elkarrekin jotzen, duela hamarkada bat baino gehiago “Mingo Sanpa & Bárez Bros” laukotea sortu zuten eta beraien “Hometown Blues” lehen lana 2015eko udan kaleratu zuten. Laukote honekin “European Blues Challenge”ren hirugarren saria irabazi zuten, Europako Blues lehiaketarik garrantzitsuena eta munduko bigarrena. 2022an Suediako Malmö hirian ospatu zen hamargarren edizioan.
Mingok eta Pablok etengabe jarraitu dute elkarrekin jotzen, beti ere nazioko zein nazioarteko blues musikari onenez inguratuta. 2023ko azaroan, “PODLASKI MARATON BLUESOWY” Poloniako blues maratoi handian jotzera gonbidatu zituzten atzerriko ordezkaritza bakar gisa. 32 ordu irauten duen Maratoi handia da. Bluesaren estilo guztiak menderatzen dituzte, baina asko gustatzen zaie eta primeran moldatzen dira West Coast bluesaren esparruan, Chicagoko blues elektrikoan eta jump-bluesean. Biek ondo baino hobeto ezagutzen dute bluesaren hizkuntza, eta agertokian erakusten dute hori, izan ere, urteetan zehar beren dizipulurik gogokoengandik ikasitako teknikak erabiltzen saiatzen baitira.


“Blues Blast” (blues eztanda) izena, zuzenean ematen dituzten “showetan” transmititzen duten indar eta energiatik dator, eta oraingoan hauetaz gozatuko dugu: Mingo Balaguer (ahotsa eta harmonika), Pablo Sanpa (gitarra) eta Marti Elias (bateria). Bigarren kontzertua, “Blues Duet”ena, Mondragon Hotelean izango da, ostiralean, uztailak 26, 19.30etan.
Jonas Molina gitarrista eta abeslari madrildarrak oso gaztetatik garatu zuen blues gitarrarekiko gustua eta zaletasuna eta bere musika ibilbidea Madrilgo banda ezberdinetan hasi zuen. Madrilgo blues zirkuituan urteetan zehar talde ezberdinekin jo ondoren, bere taldea osatzea erabaki zuen eta bertan bere musika proiektu pertsonala aurkeztu zuen, kantu propioekin eta 50eko hamarkadako blues cover-ak Jump/West Coast blues eta swing/boogie woogie-kin nahastuta. Bere errepertorioan, kantu propioez gain, Lowell Fulson, Jimmie Vaughan, Earl Hooker eta Duke Robillard bezalako artistak omentzen ditu. Jump 50’s eta west coast estiloko blues elektrikoaren eraginak bere diskografian islatzen dira.
2007an Espainiako zirkuituan jo ondoren, Danny del torok amerikar abentura bizitzea erabaki zuen, eta Buddy Guy’s Legends, Rosa’s Lounge eta Artist bezalako klubetan tokia egitea lortu zuen, James Wheeler, Billy Branch, Nelly Travis eta abarrekin agertokia partekatuz. 2015ean, Suedian, Del Toro Blues Band taldea sortu zuen Eskandinaviako klub onenetan eta Europako jaialdietan biran ibiliz. Danny del Torok konposatutako abestiek eta bertsioek osatzen dute errepertorioa, eta musika beltzaren hainbat esparru biltzen dituzte: Chicagoko bluesa, West Coast, Country Blues, … Gaur egun, Danny del Toro Europako zirkuituko harmonistarik sendoenetako bat da; izan ere, bere showaz gain, Europako biretan nazioarteko artista ospetsu eta sarituei laguntzen baitie, besteak beste Jonas Molinari. Oraingoan, biez gozatu ahal izango dugu Arrasaten.






