Arima Soul taldea Kooltur Ostegunak ekimenean izango da

0
189

Gaur, osteguna, Arima Soul taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Testua: Kooltur Ostegunak.

Mikel ‘Makala’-k sortzen dituen proiektuek beti daukate soinu beltzei begirada interesgarria, kalitatea eta dantzarazteko gaitasuna. Hala da oraingoan ere: 2022an Lidia Insaustirekin (ahotsa) batera erditutako talde berri honekin 60ko eta 70ko hamarkadako soinuetan arakatzen dute eta eskola zaharreko doinuez gain, garaikidea ere baden soul, rhythm&blues, funk eta jazz-groove-a lantzen dute.

Ibilbide motzean sariak ere jaso dituzte, eta errepidera topera irten dira orain disko luzea aurkezteko eta gu dantzarazteko asmoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen