Lidia Insausti Arzuagak (soul eta gospel abeslari zein sortzaile) eta Mikel Unzurrunzaga Schmitz ‘Makala’k (musikari, DJ eta eragile beteranoa) osatzen dute bikoa.
Bideoa: Subterfuge Records.
Biek ala biek 2020an taldea sortu zuten Zarautzen. “Eta ordutik haien helburua izan da eta da soul, funk, R&B, disco eta jazz-groove-a modu dotorean ezagutzera ematea eta gozaraztea”, aurkeztu du Kooltur Ekintzak.
Kantutegi gehiena gure hizkuntzan bada ere, badira bertsioak ere (Marie ‘Queenie’ Lyons, Gil Scott-Heron,…).
Gainera, zuzenekoetan puntako musikariak batzen zaizkie agertokian: Jokin Vitoria arrasatearra, Paul San Martín, Gorka Gaztanbide, Hilario Rodeiro, Gonzalo Encinal, Andrés Navascues, Antxon Sarasua eta Martin Asarian, besteak beste.
2025ean Subterfuge diskoetxearekin kaleratutako ‘Gaua’ izeneko bigarren lan luzea aurkezten dihardute.
Arrasaten ostegun honetan izango ditugu, urtarrilak 29, gaueko 22:00etan Arrasateko Gaztetxean, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.




