Konfinamendua ezarri zenetik on-line modalitatean eskaini ditu Ardatzek bere zerbitzu guztiak. Normaltasun berrirako urratsak ematen ari garen honetan, Ardatz klase presentzialak ematera itzuliko da. Horretarako, osasun protokolo zorrotz bat diseinatu dute irakasle eta ikasleen segurtasuna bermatzeko.
Testua eta argazkia: Ardatz.
Beste asko bezala, COVID-19aren ondorioz izan dugun egoerak etxetik lan egitera behartu gaitu. Ardatzek ez du bere jarduna eten eta aurreikuspenak egiteari esker zerbitzu guztiak on-line bidez eman ditugu konfinamendua ezarri zen lehen egunetik.
Normaltasun berrirako urratsak ematen ari garen honetan, Ardatz klase presentzialak ematera itzuliko da. Horretarako, osasun protokolo zorrotz bat diseinatu dugu irakasle eta ikasleen segurtasuna bermatzeko.
Ekain eta uztailera begira, ikastaro trinkoak eskainiko ditugu, kasu guztietan konfinamenduak sortutako hutsune akademikoei erantzun eta etorkizunari aurre hartzeko proposamenarekin gatoz. Honakoa da hurrengo bi hilabeteetarako osatu dugun planteamendua:
- 9-12 urte bitarteko haurrentzat, matematika eta hizkuntzetan oinarrizko kontzeptuak irakatsi edo/eta errepasatzeko ikastaroa
- DBHko 1,2 eta 3. mailako ikasleei hizkuntzak eta matematikak indartzeko ikastaroa
- DBHko 4. mailatik Batxilergoa egitera doazen ikasleei errefortzu ikastaroak, datozen bi urteei begira (ikasgai guztiak)
- Batxilergoko 1. mailakoei datorren urterako oinarria sendotze aldera antolatutako ikasgaien errefortzuak (ikasgai guztiak)
- Batxilergoko 2. mailakoentzat selektibitatera begirako azken errepasoa egiteko laguntza.
Ikastaro trinko hauetan izen ematea zabalik dago. Plazak mugatuak izango dira egoerak horrela eskatuta. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 943044702 telefonora edo idatzi info@ardatz.net helbide elektronikora.