Ana Goitiak ‘Katana’ bakarrizketa eskainiko du gaur Koolturren

0
1580

Gaur, abenduak 11, Ana Goitiak ‘Katana’ bakarrizketa ikuskizuna egingo du Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Ana Goitia telebistan aurkezle lanetan, blogger gisa zein bakarrizketak egiten luzaroan trebatutako umorista da. Umorea dauka ardatz, baina baita ironia eta kritika ere.

Aurkeztu berri duen ‘Katana’ ikuskizunean normalean arreta jartzen ez diegun gauzei jartzen die punta: egungo musika eta marketinga, sold out-aren moda, gurasoak umeekin kontzertuetara joateko ohitura, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko beste gai asko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen