Aldundiak Mondragon Unibertsitateko ikasleak gonbidadu ditu Gipuzkoaren etorkizunari buruz dituzten proposamenak egitera

0
120

Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitateko campusean izango da egun osoan.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Herritarren parte-hartzea sustatzeko Etorkizuna Eraikiz kapsula Mondragon Unibertsitateko Arrasateko campuseran jarri da gaur. Denboraren kapsula honen bigarren fasearen helburua, besteak beste, lurraldeko gazteriarengana hurbiltzea izan da, 240an Gipuzkoa nola ikusten duten jakiteko. “Ulertu behar dugu Gipuzkoako Gazteria izango dela gure etorkizunaren protagonista; horregatik, ezinbestekoa da bere ahotsa kontuan izatea etorkizuneko erronkak zein diren ezartzerakoan”, gogorarazi du Eider Mendoza Gobernantza diputatuak.

Mendozak, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxarekin eta Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos Garciarekin batera, kapsula bisitatu du garu Mondragon Unibertsitateko Arrasateko campusean, eta kapsularen ekimenean parte hartzera animatu ditu ikasleak. Mendozaren hitzetan, “zuen iritzia zein den jakin nahi dugu, zuen kezkak eta ekarpenak zeintzuk diren jakin nahi dugu, 2040an Gipuzkoa nola irudikatzen duzuen jakin nahi dugu, zuek etorkizuna zaretelako eta elkarlanean eraiki behar dugulako.”

Kapsula Mondragon Unibertsitateko Arrasateko campusean jarri da, eta bertan emango du egun osoa. Oso modu interaktiboan planteatutako partaidetza-dinamika horri esker, ikasleek beren ekarpenak egin ahal izango dituzte, eta, gainera, material nahikoarekin alde egingo dute Gipuzkoaren etorkizunarekiko konpromisoa idatzi eta lurperatzeko, ondoren landare bihurtuko da, paperak dituen haziak direla eta. Horrela, parte-hartzaileak lurraldearen etorkizunarekiko konpromisoaren garrantziaz kontzientziatu nahi dira.

Vicente Atxa errektoreak aipatu du Mondragon Unibertsitateak eragile aktibo izaten jarraituko duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz estrategian. Era berean, etorkizuneko Gipuzkoaren definizioan gazteen parte-hartzea bultzatzeko, unibertsitateko campusak baino leku hoberik ez dagoela nabarmendu du.

Eider Mendoza gobernantza diputatuak gogorarazi duenez, gobernantza kolabaratiboa sustatzeko asmoz sortutako ekimen parte-hartzeilea da. Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronken inguruan gizarte-erantzukizuna sortzea, eta herritarrekiko lotura sortzea erronka horiek elkarrekin konpontzeko; horregatik da garrantzitsua herritarren parte-hartzea.

Kapsularen lehen itzulian herritarrek emandako erantzuna adierazle bat izan da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat: lurraldeko biztanleak prest daude etorkizuneko erronken inguruan parte hartzeko eta iritzia emateko. Garrantzitsua da herritarren laguntza izatea lehentasunak zehazteko eta proiektu eta politika publikoak antolatzeko. Haien iritzia ezagutzea eta parte hartzeko moduak ezartzea oinarrizkoa da kudeaketa hobetzeko, eta, are garrantzitsuagoa dena, mesfidantza gainditzeko eta lankidetza-prozesuak bultzatzeko, gehiengoaren mesedetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen