Abian da berriro sexologia zerbitzua

0
1002

Jendaurreko arreta astelehenetan 10:00-13:00 eta ostegunetan 16:00-19:00 eskaintzen da, baina horretaz gain telefono, whats app eta e-posta bidezko kontsultak ere egin daitezke: sexologia@arraste.eus , 943 25 20 66 edo 747 40 21 40.

Abian da sexologia zerbitzua. Irailaz geroztik, berriz ere, sexologia alorreko aholkularitza eta informazioa eskaintzen ditu udal-zerbitzuak: harremanetan suerta daitezkeen zailtasunei aurre egiteko, harremanak izateko zailtasunak gainditzeko, zeloak, ligatzeko zailtasunak, arazo afektiboak, … lantzeko eta gainditzeko aholkuak eta estrategiak eskaintzen dira, besteak beste.

Arrasateko Sexologia Zerbitzua Udalak bultzatzen duen zerbitzu publiko bat da, sexologiaren alorrean, 1996 urteaz geroztik. Hala, 2021ean 25 urte beteko ditu.

Jendaurreko arreta astelehenetan 10:00-13:00 eta ostegunetan 16:00-19:00 eskaintzen da, baina horretaz gain telefono, whats app eta e-posta bidezko kontsultak ere egin daitezke: sexologia@arraste.eus , 943 25 20 66 edo 747 40 21 40.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen