Bideoa: UA / Beheko testua: Kooltur Ekintza.
Ostegun honetan, martxoak 14, Unidad Alavesa taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Atsedenaldi luze baten ostean, hemen da talde ataundarra estudioko laugarren lana ‘Motoki,zakurreki,egurreki..’ izenekoa aurkezten. Musikalki, folketik hasi, rock amerikarretik pasa, tango argentinarra eta kantaren batean punk ingelesaren ukituren bat ere badu, baina beti-beti berezkoa duen marka. Eta hitzak … zer pentsa, nor akatu eta barre maltzurra eragiten duten horietakoak.



