Boluntariotza hitzaldia eta Atzerritartasun Legearen tailerra Caritasen eskutik

0
701

Martxoan, Caritas Gipuzkoak Arrasaten eskainiko ditu boluntariotzari buruzko hitzaldi informatiboa eta Atzerritartasun Legearen inguruko tailerra.

  • “Zure denbora beste pertsona batzuei eskaini nahi badiezu, Caritasen boluntariotza nola ulertzen dugun jakin nahi baduzu, hurbil zaitez!” Martxoaren 12an, 10:00etan, konpromisorik gabeko boluntariotzari buruzko hitzaldi informatibora deitzen dute Arrasateko parrokiako lokaletan (Arrasate pasealekua, 8).

Aldez aurretik izena emateko behar da: https://www.caritasgipuzkoa.org/eu/zure-beharra-dugu/egin-zaitez-boluntario

  • Bigarren hitzordua martxoaren 19an da, 16:00etan. Egun honetan “Atzerritartasun legea: oinarrizko kontzeptuak” tailerra eskainiko dute. Bi orduko iraupena izango du: ordubeteko hitzaldia aholkulari juridikoaren eskutik, eta bigarrena inguruko egoerak aztertzeko. Leku berean izango da, Arrasateko parrokiako lokaletan (Arrasate pasealekua, 8an).

Kasu honetan ere, eta antolaketa errazteko, izena emateko eskatzen dute. Esteka honetan landuko ditugun materialak ere aurkituko dituzu: https://www.caritasgipuzkoa.org/eu/atzerritartasun-lege-arautzeko-prozesua-ezagutzea-ulertzea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen