Otsailaren 22, 23 eta 24an plan paregabea egiteko aukera izango da Arrasaten Ibai-Arteren eskutik, udazken-neguko stock azoka ospatuko da, New Orleansko kutsuarekin giro apartean. Urtero bezala, parte hartzen duten 25 saltokiek kalera aterako dituzte jantziak, baina aldi berean, udaberri honetarako datozen nobedadeak ikusteko aukera izango dute herritarrek, denda askok denboraldi berriko primiziak baitituzte barruan.
Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako dira kalera, establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab. Aurten stock azokan parte hartuko dute, saltokiak eta kokalekuak hauek izango dira:
BC: Maalako Errabala 13
Bea Lentzeria: Iturriotz kalea 4
Begia Optika: Garibai Etorbidea 6
Beinke: Olarte kalea 29
Elkar: Erdiko Kale 14
Ennea: Erdiko Kale 42
Errekamendi: Olarte kalea 21
Garraxi: Zarugalde 10
Intersport Loramendi: Maiatzaren Bata plaza
Intersport Loramendi: Garibai Etorbidea 6
Itxaso Mertzeria: Olarte kalea 18
Josle: Otalora Lizentziaduna 22
Kapikua: Doctor Bañez Kalea 4
Kili-kolo: Ferrerias kalea 21
Lizarralde Kirolak: Maiatzaren Bata plaza
Luko: Erdiko Kale 32
Maitia: erdiko Kale 46
Markiegi: Olarte kalea 2
Portaloi Optika: Erdiko Kale 10
Resusta Karrikiri: Erdiko Kale 38
Sikol: Olarte Kalea 1
Tipi-Tapa: Otalora Lizentziaduna 25
Txuri Beltz: Iturriotz Kalea 33
Ume: Garibai Etorbidea 6
Zubia: Biteri Plaza 1

Gainera, Arrasatek New Orleans emango du Merkmerkau egunetan, izan ere hiru banda ibiltari izango dira Arrasateko kaleetan zehar: brass band bat, dixieland bat eta jazz banda bat.
Ostiralean, otsailak 23, arratsaldeko 18.00etatik aurrera eta Maiatzaren 1a Plazan hasita, Dirty Durum Brass Band izango da. Brass bandak, edo metal-bandak, batez ere metalezko haize instrumentuez osatzen diren musika-taldeak dira, hala nola tronpetak, tronboiak, helikoiak eta saxofoiak, perkusioa barne hartzen duen sekzio erritmiko batekin batera, kasu honetan bi. Banda hauek oso ezagunak dira hainbat musika generotan, hala nola jazzean, funkean, soulean eta R&B-n. Aire zabaleko desfileetan eta ekitaldietan ere erabiltzen dira, hauen soinu indartsu eta kementsua urrunetik entzun baitaiteke.
Dirty Durum Brass Band Gasteiztik dator Arrasateko kaleak animatzera. Taldean Mikel Markiegi (tronboia) izango da, Arrasateko musika bandaren zuzendaria eta 19.00ak aldera, kaleak girotzen aritu ondoren, kontzertua eskainiko digute Udaletxeko Plazan. Larunbatean, otsailaren 24an, 12.00etatik aurrera eta Maiatzaren 1a Plazatik hasita ere, Elens River’s Dixieland taldea izango dugu, talde Gipuzkoarra. Dixieland-a jazz-hot estiloetako bat da, eta bertan metalezko instrumentuak eta inprobisazioa dira nagusi. 1910eko hamarkadan garatu zen New Orleansen eta banjoa brass bandekin dagoen ezberdintasunetako bat da. Banda honetan Jose Ramon Elkoro Aretxabaletarra (Perkusioan) eta Zigor Martinez Bergararra (Klarinetea, Arrasateko Big Bandaren zuzendaria) izango dira. Oso musika atsegina da eta entzutean oinak mugiaraziko diote herriari.

Ondoren, 19.00etan Arbolapetan, 19.45etan Portaloian eta 20.30etan Herriko Plazan, Crazyjazzers banda izango da. Crazyjazzers hogeiko hamarkadako jazz tradizionalean oinarritutako musika-taldea da, eta zehazkiago, New Orleansekoan. Musika herrikoia eta kalekoa, Louis Armstrong, Jelly Roll Morton, Jabbo Smith, Clerence Willians, Bessie Smith, eta beste hainbat konpositoreren kantuekin. Jazz tradizionaleko zazpikote bat da, jazz tradizional ona egiteko, musika honen hizkuntza purista errespetatuz, 2015. bukaeran jaio zena. Jazzaren, mendeurrena betetzen ari den musika generoaren, sustraiak maite dituzten sei musikarik osatzen dute taldea.
“Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baita prestatu den egitarauaz ere. Beraz, ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!! Eta sentitu New orleansen!! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin”.







