Dikar-ek Arrasateko planta abiatu du, “langileen %90 jada bertan ari dira”

0
1097

Kooperatibak Garagartzako plantako 68.000 metro koadro erosi zituen 2021ean, eta egokitzapen-lanak egiten jardun du. “Oraingoz zenbait makina muntatzen gabiltza” eta baliteke lekualdatzea datozen egunetan osotzea.

Bergarako armagintzako enpresak 2021ean planta Arrasatera ekartzeko asmoa azaldu zuen.

Lekualdatzearen helburu nagusia “hazten jarraitzea da, bai langile kopuruari dagokionez, bai ahalmen produktiboari dagokionez”.

Ildo horretan, 2021ean Fagor Electrodomesticos ohiaren Garagartzako plantako 68.000 metro koadro erosi zituen urte hartan.

Azken urteetan lantegia Dikarren jarduerara egokitzeko lanak egin dituzte, eta planta berritua jada abian da.

“Planta berritua abian da – baieztatu du gaur Dikar kooperatibak – eta lekualdatzea bukatzear gaude”.

Izan ere, “langile batzuk oraindik Bergaran dauden arren, langileen %90ak jada Arrasateko plantan dihardu”.

Garagartzan “oraingoz zenbait makina muntatzen gabiltza, eta Arrasateko plantaren ekoizpen ahalmena ez dago %100ean, baina baliteke egun batzuetako kontua izatea”.

Enpresa honi estazionalitateak eragin ohi dio eta horregatik langile kopurua “200 eta 300 artean izaten da”. Kooperatibak ehizarako, tiro kirolerako eta aire libreko kirolerako produktuak ekoizten ditu.

Dikarrek gaur berretsi du lekualdatzearen helburua “hazten jarraitzea dela, bai langile kopuruari dagokionez, bai ahalmen produktiboari dagokionez”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen