Argazkia: JMVM.
Baserri kutsuko herri txikietako ekonomia hauskorra gertatu da historian zehar eta hainbat alditan egoera kaskarrean utzi ditu herritarrak,zulotik ateratzeko denetariko erabakiak hartu behar izan direlarik. Aramaioko kasua ez da salbuespena izan eta gaurkoan XVII.mendera arte egin nahi dut jauzia, udalaren deliberamendu baten berri emateko.




