Beheko testua eta argazkiak: herritar bat.
Kiroldegiko gimansioak gero eta lotsa handiagoa ematen du. Azken urte hauetan geroz eta erabiltzaile gehiago joaten dira gimnasiora, eta pare bat makinaz gain, ez da materialaren aldaketarik egin. Honek material oso zaharra eta herdoildua egotea eragiten du.
Arazo hauek erabiltzailearen esperientzian eragina gain, segurtasun arriskuak ere sortzen ditu. Adibidez, ‘sentadillak’ egiteko rack-a (barra eusten duena) oso zaharra da, pisua sartzean ez du pisua eusten eta erortzen da. Hau arriskutsua izan daiteke.
Honez gain, gimnasioan dauden barrak 10 urte baino gehiago dute eta materiala guztiz herdoilduta dago. Halterak (mankuernak) apurtuta daude eta urte bat baino gehiago daramate horrela. Eta hau guztau gutxi ez balitz, makina batzuk ere apurtuta daude.
Hainbat idatzi desberdin egin dira eta ez da ezer egin. Arrasate, 20.000 gorako biztanleria duen herri bat da eta uste dut zerbitzu publiko on bat edukitzea merezi dugula.













Hobe da TAO herri osoan jartzea eta dena polita jartzea, kiroldegi berri batean inbertitzea baino
Taorik ez !