Ostegun honetan, urtarrilak 18, Ezpalak taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Ezpalak taldea 2019an sortu zen Zestoako eszena emankorrean, beste hainbat taldetan (Voltaia, Los Moths edo Grises) aritutako musikariekin; eta ordutik ibilbide emankorra egin du.
90ko hamarkadako rock alternatiboan arakatzen du laukoteak eta riff indartsuak zein intentsitatea ahots melodikoekin nahasten dute. Lau disko luze kaleratu dituzte, eta azkena, ‘Lagunekin solasean’ Euskal Herriko eszenan gaur egun dagoenaren lagin oso interesgarria da.



