Tokiko eta bidezko produktuen saskiak zozkatuko ditu Harremanek zarzueletan

0
757

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Harreman Denda.

Harremanek, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoarekin elkarlanean dihardu, eta tokiko produktuak eta Bidezko Merkataritzako hiru saski zozketatuko ditu zarzuelako 3 emanaldietan

Urte batzuetako etenaldiaren ondoren, Izaskun Murgía Elkarte Lirikoak bere jarduerari ekingo dio berriro, eta Harremanekin elkarlanean jarraituko du aurten ere, pobrezia handiko egoeran bizi diren pertsonek bizitza duinago bat izan dezaten aukerak sortzeko helburuarekin. Hori dela ta zozketa solidarioak egingo dira.

Harreman elkarteak 3 saski zozketatuko ditu aurten. EreinDaJanek bere dendako, bertako eta produktu ekologikoekin egindako saski bat eta Harreman-Dendako Bidezko Merkataritzako produktuekin egindako beste bi.

Zozketak Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Amaia Antzokian urtarrilaren 19, 20 eta 21ean antzeztuko dituen ZARZUELAREN ANTOLOGIA deitzen den hiru emanaldietan egingo dira. Zozketa bakoitzean parte hartzeko euro bateko txartelak salgai egongo dira nahi duenarentzat.

Dirua Mumbaiko (India) “Ankur” harrera-etxearen proiektura eta Mundukide Mozambiken egiten ari den irismen luzeko nekazaritzako programara bideratuko da. Harreman elkarteak oso modu aktiboan laguntzen die bi proiektuei, pertsonek beren herrialdeetan garatu eta etorkizun duina izan dezaten.

Beste behin ere, gure herriaren ezaugarri den elkartasun espirituari dei egiten diogu zozketan parte hartzeko. Euro batekin asko egin dezakegu. Inork ezin die guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu norbaiti.

Web orriaren bidez (www.harreman.net) ezagut gaitzakezue eta facebook (https://m.facebook.com/harreman.arrasate) eta instagram (harremandenda.wixsite.com) bidez jarrai gaitzakezue.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen