Murua, Cuairan-ekin eta zale ugarikin, nagusitu da Zaldibarren hirugarrenez

0
1426

Pilotari arrasatearrak eta Cortes herriko (Nafarroa) pilotariak 22 eta 12 irabazi dute Zubizarreta-Lizeagaren aurka. Bizkaiko frontoian Arrasateko jarraitzaile ugariren bultzada izan dute.

Argazkiak eta lehen bi bideoak: Anderren familia / Azken bideoa: Zaldibarko Udala

Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren atzo Zaldibarren (Bizkaia). Eskuz binakakoan Ander Murua Txintxurreta lehiatu zen.

Harmailetan jaigiroa izan zen nagusi, eta Arrasateko jarraitzaile ugari izan ziren, besteak beste, gabon kantak abesten.

Beñat Zubizarreta eta Ekain Lizeaga ez ziren arerio errazak izan, baina azkenean Anderrek eta Javik 22 eta 12 irabazi zuten.

Horrek esan gura du arrasatearrak, hirugarren urtez jarraian, izen handiko lehiaketa irabazi duela, zorionak bioi!

Anderren lagun-jarraitzaileek harrera beroa egin zioten suziriekin, danborrarekin,… Hona hemen final osoa ikus-entzungai:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen