Sare Arrasatek 31ko ekitaldira deitu du, Bilboko manifaren atarian

0
1042

Argazkiak: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Sare.

Urteetan egindako lan izugarriari esker, gaur egun euskal presoak Euskal Herrian dauden arren, oraindik bidea geratzen zaigu salbuezpen neurriekin amaitzeko, eta etxea izateko.

Horregatik, Arrasaten lanean eta kaleak betetzen jarraituko dugu presoen etxeratzeko bidean.

Tarte laburrean beste bi data garrantzitsu ditugu.

Batetik, urtero bezala, abenduaren 31n, arratsaldeko 18:00etan Sarek Herriko Plazan urteko azken ekimena egingo du.

Bestetik, urtero bezela, urtarrilaren 13an, 16:00etan* “EtxeraBideaGertu” lelopean, Autonomia kalea beteko dugu La Casillatik udaletxera egingo den manifestazioan. 

Anima zaitezte!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen