Arrasatear gazteak aurten ere San Esteban krosean parte hartu du, eta 5 kilometroko proba irabazi du. Gainera “bikotearekin joan nintzen, eta norberak bere erritmora egin zuen lasterketa. Egun oso polita izan zen biondako”.
Lasterketa herrikoia martitzen arratsaldean egin zen, eta aurten gizonetan lehena helmugaratzen Iker Agirregabiria Beltran de Gebara izan da.
Era berean, emakumeetan, 5 kilometroko proba egiten azkarrena Jone Jauregi antzuolarra izan da. Iker arrasatearrarekin izan gara, eta krosaren inguruan galdetu diogu:
“Urtero jai giroan joaten gara – azaldu digu lasterkariak -, Antzuolan ezagun asko ditugu, izan ere, nire futbol ibilbidea Antzuola taldean bukatu nuen”.
Aurten ere betiko asmoekin heldu diote San Esteban krosari: “arratsaldean korrika apur bat egitea, ondo pasatzea eta ahalik eta ondoen egitea”.
Aurtengo proban, baina, “orokorren maila apalagoa egon da, eta ni erritmo onean nabilela baliatuta, lasterketa gogor hasi dut, eta zorionez irabaztea lortu dut”.
Emaitzarekin pozik azaldu da Iker, eta gainera “bikotearekin joan naiz, arratsalde pasa polita egin dugu. Norberak bere erritmora egin du lasterketa, eta egun oso polita izan da biontzat”.
Arrasateko lagun hau kirolari peto-petoa dugu, adibidez, haurtzaroan Arrasate Pilota Taldean jardun zuen, gero UDA futbol taldeko atezain, eta ostean Antzuolako taldekoan ere.
Duela hainbat urtetatik herri-lasterketetan dihardu: “Familian betidanik oso kirolzaleak izan gara, eta uste dut gehienbat amarengandik jaso dugula zaletasun hau arrebak eta biok”.
“Futbolean bukatu ondoren, ezin geldirik egon, eta korrikari ekin nion, mendian gehienbat baina asfaltoa ere gustuko dugu. Lasterketetako saltsan, erronka ezberdinetan,… aritzea gustuko dugu”. Zorionak Iker! “Eskerrik asko!”.




