Uribarriko hobetu beharrekoak tokian aztertu dira, Arrasateko Nagusien Kontseiluarekin

0
1408

Musakolan egin bezala, gaur Kontseilu hau, Uribarriko Alkatetza, Uribarriko Jubilatuen Etxea eta Arrasateko Udala bisita ibiltaria egin dute. Ekimenaren helburua da nagusien problematika landuz, eta elkarlanean, “Arrasate jasangarriago eta atseginago baterantz joatea”, azaldu du ANAKONek. Gaurko bisitan “Uribarrin akats asko ikusi ditugu eta beraz horiek landu behar ditugu. Adibidez, mezara joateko ranpatxo bat jarri beharko litzateke gurpildun aulkian doazen pertsonendako”.

Argazkiak: Arrasateko Nagusien Kontseilua.

Arrasateko Nagusi Kontseiluak, bere helburuari eutsiz, iaz Ziorlako Jubilatuen Etxean auzoz auzoko ekimenari hasiera eman zion.

Horrela, San Isidroko etxean “planteatu genituen hainbat helburu – azaldu du elkarteko lehendakaria Pili Uriartek – Arrasate jasangarriagoa bat lortzeko eta nagusien inguruko problematika gainditzeko”.

Bide honetan, Arrasateko Nagusien Kontseilua prest azaldu da “bitartekari jarduteko, hain zuzen, auzotarrek euren arazoak guri transmititzeko”.

Izan ere, Nagusien Kontseiluko lagunek “ez dugu soilik gure arteko bilerak egin nahi, gura dugu ere kontseilu ibiltaria izatea, hau da, kontseilua kalera irtetea problematika bertatik bertara ezagutzeko”.

Kontseiluak positiboki baloratu du ekimenean “Arrasateko Udalak ere parte hartzea, baita Uribarriko auzo-alkatetzak eta bertako Jubilatuen Etxeko Batzordeak, Arrasateko nagusien problematika lantzeko”.

Izan ere, gaurko ekitaldi ibiltarian parte hartu dute Mikel San Miguel Merino Auzoen zinegotziak, Gladys Fernandez Urizar Belaunaldien Arteko zinegotziak eta Garazi Etxeberria San Miguel Hirigintza, Trantsizio ekologiko eta Mugikortasun zinegotziak.

Baita Ion Petreñas Uribarriko auzo-alkateak, Alkatetza bereko zenbait kide gehiagok, eta Andoni Alzelari Uribarriko Jubilatuen Etxeko Juntako lehendakariak, beste batzuen artean.

Baita ere Abaroa elkarteko Roberto Zazok, eta Ziorlako Jubilatuen Elkarteko Fernando San Miguelek, besteak beste.

“Ordezkaritza hau guztia baliatuz, Kontseiluak gura du lanketa bat egitea Arrasate atseginago eta jasangarriago baterantz joateko”.

Elkarlan hau posible egiteko “zenbait puntu mahai gainean jarri ditugu. Kontseilukook adibidez orain desfibriladoreen gaia jorratzen gabiltza”.

Ildo honetan, “gura dugu Debagoienean egon daitezkeen beste kontseiluekin saretzea, indarrak batzeko adibidez Osasunean, baita beste alor batzuetan ere. Uste dut 2024ko helburu horiek lortu behar ditugula”.

Bide honetan gaur goizean talde honek Uribarriko auzo garaiak bisitatu ditu, adibidez bertako igogailu publikoak, baita eliza ere, Andoni Uribetxebarriak erakutsi diena.

“Bisitan zehar akats asko ikusi ditugu eta beraz horiek landu behar ditugu. Adibidez, mezara joateko eskailera batzuk daude, eta bertan ranpatxo bat ere jarri beharko litzateke gurpildun aulkian doazen pertsonendako”.

Era berean, “bertan ikusmen urriko pertsonentzat banda luminoso batzuk jar litezke. Horiek egiteko ez da inbertsio handirik behar, baina adi izan behar gara eta hobekuntzak planteatu behar dira, Arrasaten denok hobe bizitzeko”.

Bidenabar, Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskertza mezu bat zabaldu du herrian, “mila esker Arrasateko guztioi, ANAKON lagundu duzuelako 2023an egin ditugun hitzaldi eta jarduera guztietan. Balorazioa oso positiboa izan da. Jai zoriontsuak igaro nahi ditugu, eta urte berri on 2024”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen