Errege Kabalgatak, 2024an karroza barik, herriaren parte-hartzea eskatu du

1
1673

Antolakuntzak iragarri du 2024ko desfilean ez dela karrozarik izango, “eskatutako aurrekontu osoa Udalak eman ez digulako”. Halaber, jakitera eman du izena Abadetxean eman ahalko dela.

Kartela eta mapa: Antolakuntza / Argazkia: MB artxiboa.

Errege Kalbagatako antolakuntzak azaldu du “eskatutako aurrekontu osoa Udalak eman ez digunez, gure burua behartuta ikusi dugula ahalik eta gastu gehien murriztera”.

“Bururatu zaigun gauzarik onena, bai umeek baita helduok ere Kabalgataz topera goza dezagun, karroza ez egitea izan da”, baita “beste protagonistei ahalik eta ikusgarritasun gehien ematea” ere:

“Erregeak, morroiak, faroltxoak, erromatarrak, tronpetak, danborrak, lastargien eramaleak, abeslariak … Eta Jaiotza biziduna Herriko plazan”.

“Hau posible egiteko, jende asko behar da eta Arrasateko herri guztiari eskatu nahi diogu parte hartzera anima dadila”.

Ibilbidea iazko berbera izango da: Mitarte kalea, Zerkaosteta Kalea – Iturbide Egoitza – Garibai Etorbidea – Otalora Lizentziatua – San Frantzisko Kalea – Sebero Altube – Portaloia – Erdiko Kale – Herriko Plaza.

Errege magoek Herriko plazan, “Jesus haurtxoa gurtu ondoren, haurrei pertsonalki harrera egingo diete, eta haurrek euren ezkutitzak eman ahalko dizkiete, baita litxarreriak oparitzat jaso ere, Herriko plazan egongo diren denbora guztian”.

Gutxi gobeherako ordutegiak ondokoak izango dira: “ibilbidearen hasiera 19:00etan Mitarte Kalean, eta 19:45ean gutxi gorabehera Herriko plazara iritsiera. Erregeen agurra 20:30ean”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen