Txerri Dantzak arrasatearrak elkartu ditu Herriko plazan

0
1358

Aurretik Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeak, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulariak eta Arrasateko Gaiteroak herriko hainbat gunetan aritu dira.


Arrasatearrek ez dute hutsik egin Txerri Dantzarekin Herriko plazan. Adin guztietako arrasatearrek Txerri Dantza dantzatu dute ekitaldi hunkigarri batean. Herriko hainbat kultur taldek parte hartu dute, besteak beste, Arrasateko trikitilariek, Udalazpeko txistulariek, Arrasateko Gaiteroek, Goikobaluk, albokariek, txalapartariek, Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeek.

Kalejira

Goizeko 11:30etik aurrera Arrasateko trikitilariak, Udalazpeko txistulariak, Arrasateko Gaiteroak, Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeak Portalonen, Jokin Zaitegi plazan eta Herriko plazan aritu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen