Bikote mistoen desafioa Karmele Gisasola – Xabi Zalduak irabazi dute

0
1150

Santamasetako Herri-kirolen erakustaldia ospatu da Zaldibarren, eta Uxue Ansorregi – Julen Kañamares bikoak ere harrijasotzea, aizkora, txingak, korrika eta giza proba egin ditu.

Euskal penthlatoi desafioa izan dugu gaur eguerdian Zaldibarren. Alde batetik, Karmele Gisasola eta Xabier Zaldua bikoa, eta bestetik Uxue Ansorregi eta Julen Kañamares. Emakume-gizonek 5 diziplina egin dituzte.

Harrijasotzea, aizkora, txingak, korrika eta giza proba. Ekitaldiak ikus-entzule ugari erakarri ditu, eta txalo beroak eskaini dizkiete parte-hartzaile guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen