Greba eskubidedun udal-langileen %77k greba egin du “zerbitzu publikoak indartzeko”

0
149

Gehiengo sindikalak grebara deitu zuen abenduaren 19rako, herenegun. Arrasateko Udalean 124 langilek egin zuten greba, eta Mankomunitatean 16 langilek grebaren alde bozkatu zuten.

LAB, ELA, CCOO, Steilas, SATSE, eta ESK sindikatuek abenduaren 19rako greba eguna egitera deitu zituzten EAEko sektore publikoko langile guztiak.

Izan ere, “azken urteetan zerbitzu publikoen kalitateak okerrera egin du nabarmen, eta lan-baldintzak okertu egin dira”.

“Horrek zuzenean eragiten du herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatean”.

Arrasaten, eta bertako Langile Abertzaleen Batzordeek jakitera eman dutenez, Udalean 161 langilek izan zuten greba egiteko eskubidea.

Ez zuten eskubide hori izan udaltzainek, zinegotziek eta gutxieneko zerbitzuetako langileek, besteak beste.

161 langile horietatik 124k greba egin zuten, hau da, %77’02k, eta grebarik ez zuten egin 37k, hots, %22’98k.

Debagoieneko Mankomunitatean 26 langilek grebaren inguruan bozkatu zuten, eta horietatik 16k baiezko botoa eman zuten, 8k ezezkoa eta 2 boto zuri izan ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen