Kartelak: Mondra. Argazkia: MB artxiboa.
Abenduaren 30ean, larunbata, Mojategiko futbol zelaian lehiatuko da XVI. Txelis txapelketa. Gizonezkoen Txapelketa 2011. urtean jaiotako jokalariek parte hartuko dute, eta Emakumezkoen Torneoan, berriz, 2010. eta 2011. urteetan jaiotako jokalariek. Aurten, Mondraz gain, UDA, Beasain, Lagun Onak, Bergara, Euskalduna, Tolosa, Aloña Mendi, Urola, Zumaiako, Amaikak Bat, Real Sociedad eta Hernani taldeak arituko dira txapelketan.
Gizonezkoen Torneoan taldeak 4 multzotan banatuko dira. Multzo bakoitzeko 2 lehenengo sailkatuko dira azken fasea jokatzeko. Partidu guztiek 25 minutuko iraupena izango dute, azken fasea izan ezik, 15 minutuko 2 denbora jokatuko baitira. Emakumezkoen Torneoaren kasuan, multzo bakarrean elkartuko dira taldeak, eta partidu denek 25 minutuko iraupena izango dute.
Emakumezkoen Torneoa goizean lehiatuko da, 9:00etatik aurrera. Gizonezkoen Torneoa berriz, arratsaldeko 14:00etan hasiko dira sailkapen partiduak, eta azken fasea arratsaldeko 17:00etan.







