AMeko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskaini du 50. urteurrena biribiltzeko

0
2107

Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa, 50.urteaurrena borobiltzeko, ‘Ametsak betetzen’ kontzertua eskaini du Uarkapen. Kontzertua Beatziz Arzamendi, Juan Arzamendiren alaba, eta Unai Urrecho arrasatearrek zuzendu dute. Kontzertuaren amaieran lore sorta bat eta plaka bat jaso dituzte, baita publikoaren txalo zaparrada ere. Kontzertuan 100 musikarik baino gehiagok hartu dute parte, orkestran jarraitzen duten musikarien eta iraganean bertako kide izan direnen artean.

Andoni Calvo kazetariak aurkeztu du kontzertua, eta interpretatu dituen 8 piezen artean orkestrak Arrasate Musikalen historia errepasatu du. Eskerrak eman dizkio kontzertura bertaratu den publikoari eta, bereziki, Juan Arzamendiren familiari. Kontzertuaren amaieran, iragarritako egitarautik kanpo, Juan Arzamendik konposatutako Arrasate Musikaleko ereserkia eta musikari eta konpositore arrasatearrak orkestrarako egokitutako ‘Agur Jauna’ interpretatu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen