Gaur eguerdian, Kondekuan Artzai txakur erakustaldia egin da. Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin GIATE lankidetzan eta Jose Ramon Garcia artzainak gidatu dute erakustaldia. Santamasetako egitarau barruko ekitaldia izan da, asteburu honetan hasi baitira egitarauko ekintzak.

Zenbait proba egin dituzte erakustaldian zehar, eta artzain txakurrek ardiak izan dituzte gaurko erronka bezala. Artzainaren esana betez ardiak menperatu dituzte erakustaldian txakurrek. Ondoren, hainbat txakur desberdinekin egin dute erakustaldia, jendeari txakurrak ikasteko irizpideak emanez. Artzainaren jarriabideak entzunez oztopoak sahiestu eta ikuskizun bikaina eman dute txakurrek.







