Gabonetako artisau azoka zabalik dago Seber Altube plazan

0
779

Gaur goizean ireki da Seber Altube plazan Gabonetako artisau azoka. Arrasateko hamabi artisau euren produktuak saltzen arituko dira gaur, larunbata, eta bihar, igandea. Seber Altube plazara hurbiltzen direnek larruarekin egindako produktuak, zeramika, bitxiak, kremak, poltsak eta abar… erosi ahal izango dituzte. Azoka zabalik egongo da gaur eguerdiko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Goizeko ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da.

Igandean, abenduak 17, goizeko 11:00etan Eko Makilajea tailerra egongo da, eta abenduaren 23an, larunbata, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:30ean bi estanpazio tailer izango dira. Tailer guztiak Seber Altube plazako karpan izango dira eta izena eman beharko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen