Hotel Mondragon eraberritze prozesuan ari da Mondragon Hospitality-rekin

0
1933

Hoteleko eta jatetxe-tabernako jabeek azaldu dute obren helburuetako bat “eraikina iraunkorragoa eta efizienteagoa egitea dela”, eta orokorrean eraikin osoa “garai berrietara egokitzea”. Aurreikusten dute eraikin osoa Sanjoanetarako berrirekitzea.

Zein dira hoteleko egungo obren helburuak?

Guk hotela 2021eko ekainean erosi genuen, eta obrak orduan hasi nahi genituen, baina zenbait eragozpen sortu ziren (Covida, Ukrainako Gerraren ondoriozko ezegonkortasuna eta prezioen gorakada, eta abar) berritzea atzeratzera behartu gintuztenak.

Hala ere, bi urte hauek baliagarriak izan zaizkigu, besteak beste, hotelaren eta taberna-jatetxearen beharrak sakonago ezagutzeko.

Horregatik, aurten, 2023an MONDRAGON HOSPITALITYrekin elkarlan bat hasi genuen, Hotelaren eta Taberna-jatetxearen berritze integralarekin osatu dena.

Zenbat gela izango ditu hotelak berritzearen ostean?

47 gela, horietatik 3 familiarrak izango dira, 21 Premium eta 23 bikoitzak.

Jatetxe-taberna berrireki ahalko da eraberritzearen ostean?

Bai, hotela goitik behera berritzen ari gara, taberna eta jatetxea barne. Taberna-jatetxea erabat aldatuko da, eta uste dugu bere look eta funtzionalitate berriak Arrasateko herriaren gustukoak izango direla. Ikusiko duzue…

Noiz aurreikusten duzue hotela berrirekitzea?

Helburua Sanjoanetarako berrirekitzea da.

Zerbait gehitu nahi duzue edo erantzundakotik zerbait azpimarratu?

Bai, eraberritzearen helburuetako bat da eraikina iraunkorragoa eta efizienteagoa egitea, bai ikuspuntu termikotik baita akustikotik ere. Era berean, jatetxe-taberna zona eraldatuko dugu, terraza barne, eta sarrera irisgarriagoa eta bisualagoa izango da. Laburbilduz, helburua da hotela garai berrietara egokitzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen