Argazkia: Herritar bat.
Herritar batek idatzi digu hurrengo kexa jartzeko. Atzo, astelehena, arratsaldez, Monterron parketik gertu dauden baratzeetan txakur batek katu bat eraso eta hil zuen. “Zakurrak hesi pribatua zeharkatu eta katua hil du. Txakurraren jabeak badaki zer gertatu den, baina isilik dago. Hobetzeko tartea dago, ziur baietz.”
Herritarrak azaldu digunez, “txakur gehienak zuzen doaz kalean, baina jabeak badaki bere txakurra urduria dela, kontrolatuago eduki beharko luke. Katu hau egunero etortzen zen baratzera eta saguen populazioa kontrolpean zeukan.”





Txakurrak lotuta egon behar dira , baina katuak aldiz aske? Non dago katu horren jabea? Zergatik daude arrasaten kale katuak?
Asko sentitzen dut katuagatik eta kexa hau jarri duen pertsonagatik, ziur nago sentsibilitate handia duela. Jende inkontzientez inguratuta gaude, eta ez dakigu zer egiten duen, edo berdin zaie. Katu gaixoa.
Lotsagarria da txakurraren jabea arrosatxoekin joatea. Txakurrak lotuta joan behar du, eta jabeak txakurraren kontrol osoa izan behar du. Orain uste dut nor izan den jakinez gero salaketa bat eroriko zaiola. Tristea da, baina errespetatzen ikasten da.
Herritar honi: Udalera eta udaltzaingora zuzendu eta asuntoa denunizatu. Multa potolo bat tokatzen zaio, baino denunizarik gabe ezinezkoa da. Kexa publikoak funtzio bat badute, baino ez dira nahiko.