Tronpetajoleen topaketarako Arrasateko musikariak prest

0
784

Larunbata honetan, Euskadi Brassek antolatzen duen Euskadiko Tronpetajoleen 1. Topaketa izango da Juan Arzamendi Musika Etxean eta Arrasate Musikaleko Tronpetistak azken entsaioak burutzen ari dira dena prest izateko larunbaterako.


Larunbateko ekitaldiam, Euskadiko Tronpetajoleen lehen Topaketa izango da. 90 musikari izena eman dute jada eta lehen mailako 2 Tronpetajoleen aholkuak jasotzeko aukera izango dute: Luis González eta Miguel Angel Torres.


Arrasate Musikaletik 15 tronpetajole parte hartuko dute. Egunean zehar ekintza desberdinak izango dira. Ikasleek taldeka prestatu dituzten piezak jotzeko aukera izango dute eta Tronpeta marka desberdinen espozizioa ere egingo da.

19:00etan Euskadi Brass taldeak, doako kontzertua eskeiniko du Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriunean. Kontzertua ikusteko lehentasuna partehartzaileek izango dute baina gero ikusteko aukera edozeinentzat emango da aforoa bete arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen