ABA TAANO taldeak kontzertu solidarioa eskainiko du Arrasaten

0
572

Kartela: Musica Para Salvar Vidas.

Datorren azaroaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, ABA TAANO gospel taldeak kontzertu solidarioa emango du San Joan Bataiatzailearen parrokian. Bildutako dirua Musica Para Salvar Vidas proiekturako izango da. Sarrera librea izango da eta kolaborazioa eskatuko da kontzertutik irtetean.

Música Para Salvar Vidas proiektu humanitarioak etxe bat du KireKan, Ugandan. Bertan, kaleko haurrak hartu eta heziketa integrala ematen diete, musikan eta dantzan hezteaz gain. Proiektu honen finantzaketaren % 70 ABA TAANO (www.abataano.com) gospel talde ospetsuaren bidez egiten da. Nazioarteko 11 sari dituzte, 1.500 kontzertu baino gehiago Europa osoan zehar, eta orain Gipuzkoara datoz proiektu honetarako dirua biltzera.

Informazio gehiago: www.musicaparasalvarvidas.org

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen